Ez dago haur batek irakurtzen duenean daukan begirada baino ikuskizun ederragorik!!

2008/01/20

Kateto bere pilotaren bila


Hau klaseko batzuk idatzi dugun ipuin bat da. Forma geometrikoei buruzko unitate didaktiko baten barruan sartu genuen. Beraz, hemen dekozue irakurtzeko eta espero dut zuen gustokoa izatea.



"Bazen behin, Euklidea izeneko erreinu urrun bat. Erreinuaren izena k.a
III.mendean bizi izan zen Euclides matematikariaren omenez jarri zioten,
geometriaren aitatzat hartzen dena hain zuzen ere.

Erreinu honetan Metronio errege zaharra bizi zen bere gazteluan. Gaztelua oso bitxia zan: karratu formakoa eta alboetan lau laukizuzenekin, hauen gainaldean hirukiak zeudelarik.

Metroniok seme bakarra zeukan, Kateto. Gizajoa ez zen oso azkarra eta gaztelua hain handia zenez beti zebilen galduta.

Egun baten, Kateto bere pilotarekin jolasten zebilela gogorregi jo eta eta pilota borobila hegaka gazteluko hormak zeharkatu zituen.
Kateto triste zegoenez, bere pilota borobilaren bila irtetea erabaki zuen.

Kateto gaztelutik atera zenean, zerura begiratu zuen eta…”aiba!!! Nire pilota borobila hor goian dago!!!!” esan zuen eguzkia seinalatuz. Bertatik hegaka zebilen Perimetro txoriak hori entzun eta esan zion Katetori: “Hori ez da pilota!! Hori eguzki borobila da!!”

Aurrera jarraitzea erabaki zuen eta asko ibili ondoren bidean zarata arraro bat
entzun zuen, begiratu eta gurdia ikusi zuen. Bere pilota aurkitu zuelakoan berehala gurpiletara bota zen.
Pi zaldiak harrituta esan zion:
- Mutiko zertan hari zara? Erotuta zaude ala?
- Nire pilota borobila nahi dut- erantzun zion Katetok.
- Ze pilota eta ze demonio!! Hori gurpil bat da! Kendu zaitez bidetik, presaka nabil eta!!

Bitartean, gazteluan Metronio erregeak kezkatu zebilen Kateto bere semea aurkitzen ez zuelako. Orduan Hipotesuna bere zerbitzaria deitzea agindu zuen bere semearen bila joan zedin. Hipotenusa neska ausarta zenez, duda barik baietz esan eta Katetoren bila abiatu zen.

Erreinutik ibili ondoren, Kateto aurkitu zuen zakarrontzi bati begira. Hipotenusa guztiz harrituta, zertan zebilen galdetu zion:
- Hipotenusa, zer da forma arraro hau, nire pilota borobilaren antza dauka baina ez da berdina… ez dut ulertzen…
- Zakarrontzi horren forma karratua da, borobila baino forma gehiago daude munduan zehar, ez zenekien ala?- erantzun zion ia barrezka.
- Ba ez, nik nire pilota borobila baino ez dut ezagutzen.


Hipotenusa larritu egin zen bat-batean, zelan zen posible Katetok forma ezberdinak daudela ez jakitea!!. Orduan mendira begiratu zuen eta bertan etxe bat zegoenez zera esan zion
Katetori:

- Begira Kateto, bertan mendian dagoen etxea ere karratua da , eta teilatua
triangeluarra. Nahi baduzu zeure pilota bilatzen dugun bitartean ingurutik topa
ahal ditugun forma ezberdinak irakatsiko dizkizut.

Kateto poz-pozik baietz esan eta biok batera ibiltzen hasi ziren erreinutik zehar. Denbora asko ez zen pasa Hipotenusa gelditu eta mutikoari zera esan zionean:

- Begia Kateto hemen inguruan hainbat hiruki edo triangelu ikus dezakeguz: pinua, atzeko mendia eta bertan dagoen barkutxoaren bela ere forma berdinekoak dira. Ikusten al duzu?
- Bai!! Ikusten dut, punta zorrotza dutelako ezta- erantzun zuen Kateto saltoka.
- Bai eta gainera hirukiek 3 alde dituzte.

Tipi-tapa beste leku batera ailegatu ziren, bertan eskailera gurutze batera ematen zuten. Norbait bertan lurperatuta egongo balego moduan. Katetok, eskailerek zituzten formak karratuak ahal ziren galdetu zuen eta Hipotenusak ezetz esan zion, laukizuzenak zirelako. “Karratuek 4 aldeak berdinak dituzten bitartean laukizuzenek alde 2 luzeagoak dituzte” azaldu zion.

Gaua heltzen hasia zen jada ete nonbait lo egitera joan behar zirela pentsatu zuten. Mendi magalean etxe xume batekin topo egin zuten. Katetok etxea ikustean zera esan zuen:

- Hipotenusa, Hipotenusa, etxe horrek forma ugari ditu. Teilatua hirukia da, leihatilak karratuak eta atea laukizuzena.
- Bai, egia da.

Barrura sartu ziren eta bertan neskatxa gazte bat aurkitu zuten, jasotako guztia kontatu ondoren neskak euren etxean geratzeko eskatu zien, gainera Katetoren zorionerako neskak bere pilota borobila zeukan bere logelan gordeta, kalean aurkitu zuelako.

Neska nahiko xumea zen eta ez zituen jostailu asko, beraz Katetok bere pilota oparitu zion eta egunero-egunero joaten ziren biok elkarrekin jolastera, lagun minak egin arte."



ETA ALA BAZAN ALA EZ BAZAN,
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
EUKLIDEAKO PLAZAN

2008/01/04

ODEO

Hemen odeon aurkitutako Podcast bat jarri dut. Egia esan bilatu eta bilatu egon ostean euskaraz aurkitu dudan bakarrenetakoa da. Egia esan ez dauka zerikusi handirik ipuinekin, baina euskerazko abesti ezagun baino ezagunagoak dira eta Deustuko ikastolako 5 urteko umeek abestutakoak gainera.

2008/01/03

POWERT POINTA

Slidesharen euskarazko powert pointak bilatzen ibili ostean, klaseko batzuk bertara igotako bat hartzea erabaki dut, garraioei buruzko ipuin bat.Ipuin hau 4 urteko umeentzat zuzenduta dago. Bertan bi lagun, kotxe bat eta bizikleta bat bidai bat egiten dute munduan dauden garraio desberdinak ezagutuz.
Hona hemen powert point-a :



Nik ere powert point bat bertan jarri dut, baina ez dauka ipuinekin zer ikusirik, rastafarismoaren ingurukoa baita, baina ikusi nahi baduzue hona sartu:
http://www.slideshare.net/pirutxo/rastafarismo

IPUINEKIN ERLAZIONATUTAKO MARRAZKIAK

ipuinekin erlazionatuta
Hau da picasan dudan web album bat, bertan ipuinekin erlazionatutako 16 argazki aurkitukko dituzue. Espero dut, baliagarria izatea.

2007/12/26

ETA ZER?

Gaur egungo haur literaturaren barnean gero eta esanguratsuak bilakatzan ari dira "ETA ZER" bildumako liburuak, eta jada 14 alerekin kontatzen du.

Argitaletxe Elkartuak sei argitaletxeren artean (valentziarrak, euskaldunak, galiziarrak, katalanak, asturiarrak eta aragoiarrak) sortutako elkarlanerako plataforma bat da.

Bilduma honetan trataera pedagogikoa eta ironia apur bat izan zezaketen gaiak tratatzeko ideia izan zuten eta ideia gauzatzeari ekin zioten. Haurra konplize sentiarazteko gaiak biltzea pentsatu zuten.

Liburu hauek estereotipoetatik aldendu egiten dira , gaur egungo gizarteko bizimodura primeran moldatuz.



Bildumako liburuen izenburu batzuk...:

* EZ NAIZ ILEHORIA, ETA ZER?

* ALABA ADOPTATUA NAIZ, ETA ZER?

* NIRI EZ ZAIT FUTBOLA GUSTATZEN, ETA ZER?

* AMONAK NOBIOA DU, ETA ZER?

* NI POTOLOA NAIZ , ETA ZER?

* NIRE AITA ETXEKOANDREA DA, ETA ZER?

* NIK ERREMERRE HITZ EGITEN DUT, ETA ZER?

2007/12/18

BIDAI BAT PRESTATZEN


Haur bat itxarotea oporretako bidai miresgarri bat Italiara prestatzearen modukoa da: hainbat liburuxka erosten dozuz lekuari buruz, egitasmo harrigarriak prestatzen dozuz : Koliseoa, Miguel Angelen “David”a, Veneziako gondolak…
Esaldi batzuk italieraz ere ikasteko esfortzua egiten dozu. Hilabetetan zehar prestaketak egiten ibili ostean, azkenean hainbatetan itxarondako eguna heltzen da : maletak eginaz batera oso urduri jartzen zara.
Ordu batzuk geroago, hegazkinean zaudenean, azafatak dio:
“Ongi etrorriak izan Holandara”
“Holanda!!??” galdetzen dozu, “zelan Holanda?? Nik Italiara joateko ordaindu nuen!!! Nere bizi osoan Italiara joateko irrika biziz egon naiz”.
Baina hegazkinean aldaketa bat egon da eta azkenean Holandan lurreratu dau pilotoak eta hor geratu behar zara nahi izan ez arren. Beraz, Holandari buruzko informazioa daben gida berriak erosi behar dozuz eta hizkuntza berria ikasi ere.
Garrantzitsuena da ez zaudela leku ikaragarri baten, leku desberdin baten baizik. Lasaiagoa da eta ez da Italia bezain liluragarria, baina bertan denbora batez egon ostean zure ingurua begiratzen dozu eta konturatzen zara Holandak badituela haize errotak, tulipanak, Rembrandts…
Baina, zure lagun guztiek lanpetuta daude Italiara behin eta berriro joanez eta bueltatuz, eta bertan ezagututako gauza miresgarri guztiak harro-harro kontatzen dabez; zure bizitza guztian zeure buruari errepikatuko deutsazu :”bai, horra nik joango nintzela suposatzen zan, hori zan nik planifikatu nebana”.
Min hori ez da inoiz desagertuko, amets horren galera oso nabaria izango delako beti, baina zuere bizi osoa xahutzen badozu Italiara joan ez izanagatik damutzen, ez zara aske izango gauza bereziak goxatzeko: Holandak eskeintzen dauzan gauza zoragarriak.


(Barrio Sesamo-ko idazlea den Emily Pearl Kinsgley idazleak idatzita; Down sindromea dauen ume baten ama.)




2007/12/04

UHMM!! IRAKURTZEA BAI DELA GOXOA!!!!